Alytus hirian Lituanian, Job shadowing egonaldiaren lehen eguna. Alytus Panemune Progymnasium lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako lehen mailako ikastetxean egongo gara .
Lituanian gaude “jobshadowing” proiektuan. Gaur hainbat ikasgeletan egon gara (gorputz-hezkuntza, matematika eta lituaniar hizkuntza), eta hainbat alderdi ikusteko aukera izan dugu hala nola, gelaren antolaketa, diziplinaren kudeaketa eta aniztasunari arreta. Bazkaldu ondoren, ikastetxeko hainbat kiderekin (zuzendaritza-taldea, orientatzaileak, PT irakasleak eta laguntzako irakasleekin) bilera izan dugu. Bertan Lituanian hekuntza- premiak dituzten ikasleei eskaintzen zaien arretaz, bizikidetzaren kudeaketaz eta metodologia berrieri (STEAM proiektuak) buruz aritu gara besteak beste. Gure denbora librean, herrialde honetan dauden aintzira eta baso zoragarriekin gozatzeko aukera izaten ari gara.







Gaur amaitzen da Lituaniako Alytus Panemune Progymnasium ikastetxean egin dugun egonaldia. Aste honetan Lituaniako hezkuntza sistema ezagutzeko eta gure lan egiteko ohitura eta moduak partekatzeko aukera izan dugu. Ačiū. Laster arte.





