Maiatzaren 18tik 23ra “Generaciones Pedaleando por la Inclusión y la Acción climática” Erasmus proiektuaren nazioarteko lehenengo topaketa egin da Korellan. Alhama BHI eta Korellako biziklista elkarteak antolatuta lau instituto hartu dute parte Azambuja (Portugal), Waterford (Irlanda), Wodzisław Slaski (Polonia) eta gure Lizarradea BHI. Gurekin batera Cyclist.ie, Irlandako bizikletaren aldeko elkarteen plataforma, egon da.
Egun hauetan mugikortasun iraunkorrara, ekintza klimatikoa, belaunaldien arteko erlazioa eta, batez ere, parte-hartzaileen arteko elkarloturak bermatzeko jarduerak egin dituzte, gure ikasleen esperientzia aberastuz.