Lan guztiek dute bere saria, eta gure ERASMUS proiektuaren barruan: “Belaunaldiak oinpekoei eragiten inklusioaren eta ekintza klimatikoaren alde”, oinpekoei ematen hasiak gara gure bizikleta bankuari esker.
Proiektu hau egi bihurtzeko lagundu duzuen guztioi gure eskerrik beroenak:
Txirrindulak eta kaskoak oparitzen lagundu duzen guztioi; proiektu honetan, parte hartzen duten ikasleei (Ainara Diaz, Anne Saenz, Iraia Sola, Lucía Fuentes, Maren Zudaire, Almudena Garrues eta Redari) eskerrik beroenak, zuek honi bizia ematen diozue eta. ANASAPS-i , zuek gabe, hau aurrera eramatea ez zelako posible izango. Eskerrik asko, Miguel eta Leireri egindako lan eta inplikazio bikainagatik.
Guk oinpekoei eragiten eta irribarre gozoak marrazten jarraituko dugu.
Erasmus taldea







