Institutuak Munian de la Solanako Miguel de Arrastia Echegaray-ri eskerrak eman nahi dizkio, astearteetan DBH 3. mailako ikasleekin egin dituen tailerrengatik. Horietan, bizikleten zatiak ezagutu, ziztada bat nola konpondu edo katea ateratzean egin beharrekoa ikusi dute. ANASAPS taldearekin batera, ERASMUS proiektuan esku-hartzea izan dute eta ostegunetan Rebicicleta mugimenduari esker utzitako 25 bizikleta prestatu dituzte gure ikasleek erabili ahal izateko.
Miguelek txikitatik izan du txirrindularitza pasiotzat eta Master 50 lasterketetan parte hartu eta irabazle atera da. Nerabeei bizikletaren mundura gerturatzea gomendatzen die, izan ere txirrindularitzak bidaiatzeko, ingurunea ezagutzeko, lagun berriak egiteko eta kirola egiteko aukera ematen baitu.
Eskerrik asko Miguel, zure pazientziagatik, zure irrifarragatik eta bizikletak zuri eman dizun guztia gure ikasleei transmititzeagatik.






