Gaurkoan, @egapeludos eta @centro.canino.canbezuelos animalia babesle elkarteekin denbora eta espazioa partekatzeko pribilegioa izan dugu. Coirarekin eta Milorekin etorri dira (biak adopzioan daude) zentroan lortutako dohaintzak jasotzera. Ba al dakizue Coirak 5 urte daramatzala adopzioan? Egunerokoan jasotzen dituzten abandonoak nola kudeatzen dituzten kontatu digute: abegi-familien bitartez eta adopzioen bitartez. Horrez gain, hainbat ikaslek egindako galderak erantzun eta gure lau hanketako familiako kideak modu egokian nola zaindu azaldu digute ere. Gure ikasketarik esanguratsuena?











