Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu eta gero, Donibane Garaziko Citadelle kolegioko ikasleak Lizarrara etorri ziren maiatzean eta ekainaren 15ean guk itzuli genien bisita. Garaziko herria ezagutzeaz gain, ikastetxean egin dituzten proiektuak ezagutu ahal izan genituen eta elkarrekin kantuan, dantzan, eskupilotan eta jolasean aritu ginen. Euskarari esker Lizarra eta Garaziren arteko zubia indartu dugu aurten ere. Egun paregabea zalantzarik gabe!