Joan den ostegunean, Gorputz Heziketako mintegiak Errioxako Rasillo urtegira joateko txangoa antolatu zuen 1DBHko ikasleek ezin modu dibertigarriagoan ikasturteari amaiera emateko. Bertan, orientazio frogak egiteaz gain, padel surf, piraguak eta pedaloak egin zituzten ere. Primeran pasa genuen!




