Oso modu egokian hasi genuen aurreko astean: Erresuma Batuari buruzko saio kultural bat egin genuen, Burlington argitaletxeko Mark-ekin ! DBHko 1. mailako ikasleek ingelesez entzuteko eta parte hartzeko aukera izan zuten; Gai askoren inguruan mintzatu ziren ingelesez, geografia, gastronomia, musika eta abar. Oso dibertigarria izan zen eta ikasleek sari ugari jaso zituzten. See you soon, Mark!













