Joan den urriaren 24an, DBHko 4. mailako ikasleek eta ikastetxeko 8 irakaslek ibilbide lineala egin zuten Urbasa mendilerroan. Autobusak Eskizako soroetatik gertu utzi zituen, Tximista aparkalekuan, Lubierriko kobazuloa, Otxaportilloko hagina eta Abelbideko trikuharria igaroz. Ibilbidea amaitzeko, pilatoen balkoitik edo Urbabako begiratokitik (uraren ahotik) bista bikainak ikusi ziren. Hori guztia Carlos Izaba gure kidearen azalpenek alaituta. 15,5 kM-koa izan zen ibilbidea, ingurune idilikoaz gozatuz, eta horrela amaitu zen 4. mailako gure mendi-ibilien unitatea.




















