Ostegunean, urriak 26, SER irrati kateak, “Sin respeto no hay juego” irratsaioa grabatuko zuen zuzenean institututik. Ekimen honek hainbat gairen inguruan hausnarketa egiteko balio du, hala nola, kiroltasuna, errespetua, tolerantzia eta kirolaren berdintasuna. Gaiari buruz hitz egiteko eta hausnartzeko, kirolarekin lotura duten inguruko pertsonak gonbidatzen zituzten, eta programa 4. DBHko ikasleekin grabatu zuten.



