Ikasleek bi egunez gozatu zuten Izaban, natur ekinrza zoragarri honetaz, iraupen-eskiaz, Belaguako Mata de Haya inguruan hain zuzen ere. Modalitate horretan hasteaz gain, Izaba herria bisitatu zuten arratsaldean, Erronkariko begiraleekin batera, eta, amaitzeko, memoriaren etxea museo etnografikoa bisitatu zuten, Erronkariko bailara horretako eta Nafarroako Pirinioetako tradizioak eta kultura biziberrituz.