Azkenean Korrika ailegatu da! Lau astetan zehar hainbat jarduera antolatu ditugu irakasleon eta ikasleon artean ikastetxea girotze aldera eta gure kilometroa ordaintzeko dirua lortzearren. Baita lortu ere! Hamaiketakoak irakasle gelan, tonbolak, punteria txapelketa eta mus txapelketa. Lekukoa zozketaz esleitu da parte hartu duten ikasleen artean. Nabarmentzekoa, ikasleen ekimenez mus txapelketak izan duen arrakasta. Aurrera Korrika!







