Iragan martxoaren 23an gure DBH 4. mailako AG ereduetako ikasleek Bartzelonara ikasbidaia egin zuten. Han hiriguneko gunerik esanguratsuenak bisitatu zituzten, auzo gotikoa ezagutu zuten gymkana bat bertan burutuz, zientziaren museoa bisitatu zuten, estrategia militarrak landu zituzten paintball jolasean, Sitgesen galdu ziren… PortAventura izan zen azken jarduera gozatuena. Ikaragarri pasatu genuen!









