Martxoaren 21ean DBH 1eko D ereduko ikasleak Donibane Garazira joan ziren, ikasturtean zehar gutun bidez harremanetan aritu diren bertako ikasleak ezagutzera. Haien eskutik Donibane Garazi ezagutzeko aukera izan zuten eta kantu eta jolasak partekatu zituzten.