Oporrak baino lehen, egun zoragarriak pasa genituen Parisen 2. batxilergoko ikasle zein irakasleok. Bertan, hiria ezagutzeko aukera bikaina izan genuen: Eiffel dorrea, Panteoia, Simone de Beauvoirren hilobia, Montmartre auzoa, Louvre museoa… Ikasleek jarrera bikaina izan zuten eta oso aberasgarria izan zen bidaia.