Aste honetan zehar, gure filosofiako irakasleak Estefanía eta Nayibe Erromako Liceo Terenzio Mamianin egon dira ERASMUS+ bat egiten. Bertan, “job shadowing” bat burutu dute metodologia berriak eta hezkuntza sistema italiarra ezagutzeko xedearekin. Oso esperientzia aberasgarria izan da eta zinez eskertzen dugu institutuak egindako harrera. Arrivederci Roma, ci vediamo!







