Joan den ostiralean, maiatzaren 24an, diplomak banatu zitzaizkien 2023/2024 ikasturteko LaborESO programan parte hartu zuten ikasleei. Dibertsifikazioko 4. mailan egiten den programa hau ikasle bakoitzak bere interes profesionalen arabera aukeratzen duen enpresa batean bi asteko egonaldia egitean datza. Helburua da ikasleak lan-ingurunearekin ohitzea, oinarrizko eta laguntzako zenbait zereginetan lagunduz, lehen lan-esperientzia izan dezaten. Era berean, lagungarria da ikasleek DBH amaitzean etorkizun akademiko eta profesionalari buruz erabakiak hartzeko prozesuan.