Batxilergoko 1. mailako Musika eta Zinema hautazko irakasgai berriko Alberto Royoren ikasleek, Ana Corrozaren 4. I mailako ikasleekin batera, zinema arloko musikaren inguruko kontzertu bat eman zuten joan den maiatzaren 20an. Hainbat filmetako soinu-bandak interpretatu zituzten, baita telesail batekoa ere. Kontzertua Sergio Leoneren 1968ko Ona, itsusia eta gaiztoa filmeko musikarekin hasi zen (Ennio Morriconek idatzia). Jarraian, 1981ean hasitako Spielbergen Indiana Jones sagaren soinu-banda entzun ahal izan genuen (John Williamsek konposatua). Ondoren, 2019an grabatutako Sin perdón filmeko “Tema de Claudia” interpretatu zuten (Lennie Niehausena eta Clint Eastwood zuzendariarena). Horren ostean, Jean Favreauren 2019ko The Mandalorian telesailaren sintonia (Ludwig Goranssönek konposatua) jo zuten. Azkenik, Rocky III filmeko The eye of the Tyger (Survivor) abestiarekin bukatu zen kontzertua.