DBHko 2. mailako Musika Tailerreko ikasleek kontzertua eman zuten maiatzaren 31n, ostirala, Kuboan, Arantza Troncoso eta Alberto Royo irakasleekin. Abesti hauek interpretatu zituzten:
Hakai Hana (abesti japoniar tradizionala), Interstellar (Hans Zimmerren soinu-banda), Quédate (Quevedo), Sweet Home Chicago (Robert Johnson), Zombie (The Cranberries) eta La playa (La oreja de Van Gogh).
Kontzertu honetan musika-tresna hauek erabili genituen: pianoak, bateria, gitarra elektrikoa, akustikoa eta klasikoa, baxu elektrikoa, metalofono eta xilofono baxu eta altuak, karilloiak, kaxak, klabeak, panderetak, kaxoia eta bongoak (ahotsaz gain, noski).
Musika Tailerra ikastetxeko hautazko irakasgaia da, praktikoa, eta haren helburua ikasturte amaierarako kontzertu bat prestatu, entseatu eta eskaintzea da. Ikasleek lan handia egin dute eta inplikazio handia erakutsi dute entseguetan. Azkenean, ikasturtea zuzeneko interpretazio honekin bukatu dute. Kontzertua entzutera DBHko 2. mailako irakasle eta ikasleak hurbildu ziren. Zorionak tailerreko ikasle guztiei, erakutsitako gogoarengatik eta egindako lan ederrarengatik.