Otsailaren 14an, batxilergoko lehen mailako ekonomiako ikasleek Lizarrako Merkatondoa kalean dagoen Egatextil enpresa bisitatu zuten. Bertan, itxuraz erraza den prozesu baten atzean dagoen konplexutasuna aurkitu zuten: etxeko arropa egin eta saltzea (pijamak, mantalak, etb.). Enpresako prozesu osoa ikusi ahal izan zuten, hala nola, jantzien diseinua, oihalen erosketa, jantzigintza, merkaturatzea eta banatze prozesua.
Bisita hau ekonomia ikasgaian irakasten diren ikaskuntza teorikoak praktikan ikusteko modu bat da. Eskerrik asko enpresari eta Roberto gerenteari bisita errazteagatik. Errepikatuko dugu!
