Nafarroako SEECek (Ikasketa klasikoen elkarteak) antolaturiko Mundu Klasikoaren XIII. Olinpiadan parte hartu dugu. Latina eta grekoa arloetako ikasle batzuek parte hartu dute:
DBH 4. mailatik 6 ikaslek eta Batxilergoko 1. mailatik bederatzik.
Medusa eta Prometeori buruzko lan artistiko eta literarioak egin dituzte formato desberdinetan. Lan hauetako batzuk dira Medusa pertsonaiaren antzezpena Pol-dance bitartez, abesti bat gitarraren laguntzaz, ilustrazio bat tinte naturalekin egina, antzinako teknikak imitatuz, eskultura bat, … formato tradizionalak zein digitalak erabili dituzte.
Badira ere mitoen bertsio literarioak, poetikoak zein prosazkoak.
Bi pertsonai mitologiko horien inguruan ikuspegi ezberdinak eman dituzte, mitoa eguneratu eta gaur egungo ikuspegitik aztertu dute: hor daude “Medusa” desberdinak, genero-indarkeria pairatzen dutenak edo beren destinoaren jabe egiten direnak. Badira ere “Prometeo” batzuk, gizakiaren onurarako lan egiten dutenak, dela adimen artifizialaren bitartez, dela organo emaile izanik. Epaimahaiaren erabakia apirilaren 30ean emango da.
Zorte handia opa dizuegu!

