DBH3/4K taldeko ikasleak Bilbora joan ginen asteazkenean. Bidaia garraio publikoan
egin genuen. Bertara iritsi bezain laster, Euskal Etxera joan ginen eta bertan, erakusketa bat ikusteaz gain, euskara guretzat irudikatzen zuena islatu genuen marrazki-collage bidez. Euskal Etxean egon ondoren, aterpetxera motxilak uztera joan ginen. Gero, Bilbotik buelta bat eman genuen eta arratsaldean, Itsas Museora joan ginen. Barrutik ikusi genuen: bere historia, ontziak etabar.
Museotik atera ondoren, aterpetxera joan ginen eta han lagun batzuk egin genituen. Beste buelta bat eman genuen Bilbon inguruan eta gero, aterpetxean afaria prestatu eta bertan afaldu genuen. Afaldutakoan, adiskide berriekin hitz egiten egon ginen eta azkenik, lotara joan ginen.
Hurrengo egunean, Guggenheimera 3-G eta 3-H taldeko ikasleekin joan ginen, Algorta izeneko herri batera joan ginen bazkaltzera eta itsasoa ikustera. Handik autobusa hartu eta Lizarrara heldu ginen.





