Asteazkenean EiTBk Donostian dituen instalazioak bisitatzera joan ginen Miramonera, batxilergoko ikasle batzuekin, IKT aukerako irakasgaia duten ikasleekin hain zuzen ere.
Bertan, programa baten grabazioa ikusi ahal izan genuen, “Esto no es normal”, eta une honetan erabiltzen ari diren eszenatoki desberdinak, eurentzat ezagunenetako bat, konkistatzailearen platoa hain zuzen ere.
Bisita amaituta, Donostiara jaitsi ginen bazkaltzera, eta hiria ezagutzeko egun eder batez gozatzeko aukera izan genuen.



