Joan den martxoaren 27an, Gorputz-Hezkuntzako sailak eta “Belaunaldiak inklusioaren eta ekintza klimatikoaren alde pedalei eragiten” ERASMUS proiektuak inklusio-jarduera bat antolatu zuten DBH 3. I, DBH 4. I, Ikasgela alternatiboa eta EHKBko ikasleentzat. Ikasleek judoa kirol inklusibo gisa gozatu ahal izan zuten Pablo Fernandez judokaren eskutik “Judocas por un día” programarekin, programa honi esker mundu guztiak kirol zoragarri honetaz gozatzeko aukera du.







