Joan den asteazkenean, apirilak 2, Latin eta Greko ikasgaietako ikasleek antzerki klasikoko jardunaldi batez gozatzeko aukera izan zuten: Sofoklesen Edipo errege tragedia eta Plautoren Mostellaria komedia ikusi genituen.
Tragedian Ediporekin batera pairatu genituen egiaren bila egindako ikerketa nekaezina eta bere patu saihestezina, aita hiltzera eta amarekin ezkontzera ezinbertzean eraman zuena. Aitzitik, komediak mamu bat zuekan Atenasko etxe batera eraman gintuen; bertan Tranion esklabo moderno batek Filolakes nagusi gazteari lagundu zion aitaren ustekabeko itzulerak eragindako atakatik. Plautoren vis comica-z gozatzeko aukera izan genuen, gaur egunko umore ukituekin, eserlekuei atxiki gintuena.




