Apirilaren 14an, astelehena, Musika eta Zinema, IKT eta Ikus-entzunezko Kultura ikasgaietako ikasleek bideokonferentzia bidezko hitzaldi bat jaso dute Elena Cid zinema-zuzendariaren eta Jeansy Aúz konpositorearen eskutik. Haien ibilbide profesionalari buruz hitz egin digute, eta honako hauek kontatu dizkigute, besteak beste: nola egiten dioten aurre beren lanari, zer erronka izaten dituzten, zer desberdintasun dauden dokumental, telesail edo film baterako lan egitearen artean, zer berrikuntza ekar ditzakeen Adimen Artifizialaren erabilerak eta zer eragin duen horrek sormen-ekintzan, etab. Aukera ona izan da ikus-entzunezkoen arloan lan egiten dutenek izan ditzaketen arazoak bertatik bertara ezagutzeko. Eskerrik asko hizlariei beren prestutasunagatik. Espero dugu beste noizbait ere haiekin egoteko aukera izatea, ahal bada aurrez aurre.

