Joan den apirilaren 16an musikari handi bat izan genuen ikastetxean. 4. mailako ikasleentzat aukera ona izan zen, Ángel Unzu gitarrista eta konpositorea entzun ahal izan baitzuten, bere ibilbidean zehar Kepa Junquera edo Benito Lertxundi bezalako musikariekin kolaboratu izan duena. Ángelek kantu bat nola konposatzen den azaldu zuen, umiltasunez, naturaltasunez eta gustu onez. Gure gonbidatuak erakutsi zuenez, azalpenak hobeki ematen dira azaldu beharrekoa menderatzen denean eta biziki maite denean. Ángel Unzuk musika sorkuntzaren oinarriak ezarri zituen adibide zehatzak emanez eta errazenetik konplexuenera joanez. Horrela, ikasleak jakin-minez jokatzera, probatzera eta jolastera animatu zituen.
