Pasa den apirilaren 3an DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailetako A ereduko ikasleak Amaiurrera joan ziren. Batetik, bertako errota ezagutu eta taloak egiten ikasi zuten. Bestetik, museoa eta gaztelua bisitatuz Nafarroako historian murgildu ziren. Gainera, paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera izan zuten. Ikasleak oso gustura egon ziren.



