Ekainaren 13an, ostirala, musika departamentuak antolatutako institutuaren 50. urteurrena ospatzeko kontzertua izango dugu. Bertan, D-ereduko 3.DBHko eta G-ereduko 4.DBH mailako Musika Tailerreko ikasleek parte hartuko dute eta, artista gonbidatu gisa, La mala pekora taldea izango dugu. Gonbidapenak: Musika Departamentua. Lehen eta bigarren jolasaldiak. Astearte (10) eta asteazkenetan (11).
