Aurten ere Mugikortasunaren Europako Astea ospatu da, Estellerria BHI, mugikortasun jasangarriaren ERASMUS proiektuko boluntarioekin, Lizarrako Udalarekin (Ingurumena) eta EBSE_Estellarekin lankidetzan, hainbat ibilaldi egin ditugu.
Irailaren 18an, osteguna, EGA ikasgelako gure ikasleek (Petro eta Unai) Lizarrako kaleetan zehar ibilaldi bat egin zuten Ana Isabel Valentín, Silvia Arcelus eta Libia Lara irakasleekin batera (BHIko EFko irakaslea eta EBSE Lizarrako koordinatzailea).
Irailaren 20an, gure ikasle boluntarioetako bik (Maren Zudaire eta Eguiarte Díaz), Carlos Isaba (EFko irakaslea eta EBSE Lizarrako boluntarioa) eta Maribel Tardío (EBSE Lizarrako boluntarioa) Valdelobos, Los Llanos parkea eta Lizarrako kaleak zeharkatzeko goiz zoragarri batez gozatu zuten Fina, Mª Puy eta Benilde (San Jeronimoko egoiliarrak) batera.
Maren oso ibilaldi berezia egin zuen, Yayacleta pilotu gisa estreinatu zen bere amona eta ama zeramatzala.
EBSE Lizarra osatzen dugun pertsona guztiei esker, zuen laguntza, inplikazio eta lankidetzarik gabe hau ez litzateke posible izango
Pedalei eragiten eta irribarreak marrazten jarraitzen dugu.



