Latin eta Greko arloko ikasleak Gayarre antzokian izan dira Antzerki Grekolatindarreko XXIII. jaialdian. Tragedia bat eta komedia bat ikusteko aukera izan dute: Antigona (Sofokles) eta Asanbladako emakumeak (Aristofanes). Bi lenen protagonistak emakumezkoak dira, eta gaurkotasun handiko bi errealitate erakusten dute. Antigona boterearen aurka oldartzen da bihotz-kontzientziari eta betebehar erlijiosoari men eginez eta heriotz zigorrari aurre eginez; gerra fratrizida batean hildako anaiari hileta errituala egitea erabaki du, Creonte tiranoak debekatu duen arren. Horrek heriotz zigorra ekarriko dio, baina tiranoaren ingurua ere kaltetua suertatuko da, bere harrokeria eta aginpide bidegabea larrutik ordainduko baititu.
Komedian, Atenasko emakumeak, Praxagoras-en gidaritzapean, Batzarrean infiltratuko dira gizonez mozorroturik. Atenas salbatu nahi dute eta horretarako gobernuaren kontrola hartzeko asmoa dute. Jabetza pribatua ezabatu eta maitasun librea ezarriko duen sistema komunista, parekidea eta etxekoia proposatuz.
Emozioa eta sufrimendua eskutik joan dira antzezpen hauetan. Aristofanes eta Sofoklesen lanek bizia hartu dute berriz ere, antzokia bete duten ikusle gazteen begiraden bidez.

