Joan den asteartean, martxoaren 31n, batxilergoko lehen mailako ikasleek musikala prestatu zuten Lizarrako Santo Domingo, San Jeronimo eta Luz egoitzetako adinekoentzat. Emanaldia, Gorputz Hezkuntzako mintegiak prestatu zuen, eta Lizarrako BHIko Kuboan egin zen goizaren zati handi batean. Berrehun pertsona inguru bertaratu ziren, ikasle, irakasle eta egoitzetako egoiliarren eta laguntzaileen artean.
Emanaldiak, askotarikoak izan ziren eta ikasleek egindako lan bikainaz gozatu ahal izan genuen, euren sormen handia erakutsiz Abba, Shakira, Michael Jackson, Rafaella Carrá… ren abestiekin.
Gure kultura dantza herrikoiekin eta tokiko abestiekin erakusteko lekua ere izan zen.
Gazteek eta helduek oso ondo pasatu zuten.
