Akram, Nicolas, Maximo eta Ander gure DBHko 1. mailako ikasleek (eleaniztuna) apirilaren 17an parte hartu zuten STEAM Fair Navarra 2026an, Hezkuntza Departamentuan, Iruñean. Beren proiektuaren aurkezpen ederra egin zuten ilar-landareetan hainbat ongarrik duten eraginaren gainean, eta “STEAM”, “Sormena”, “Garapen Iraunkorra” eta “STEAM Go!” sariak irabazi zituzten. Azken sari horri esker, Zaragozako STEAM Fair-en ere parte hartuko dute maiatzaren 7an.
Zorionak mutilak!
