Maiatzaren 9an, larunbata, Nafarroako geografia osoko 48 ikastetxetako DBH 2. mailako 150 ikaslek parte hartu zuten Nafarroako Matematika Olinpiadaren XXXVIII. edizioan, “Tornamira” Matematika Irakasleen Nafar Elkarteak antolatuta.
Lizarraldea BHIko ordezkariak Amaya Montoya Jiménez, Unax Santamaría Adot, Ayala Segura Izcue eta Jimena Torrecilla Martínez izan ziren.
Aurten, Iruñeko IES Mendillorri BHI izan zen ekitaldiaren anfitrioia. Parte hartzaileek, probaren aurretik ausaz parekatuta, 2 ordu izan zituzten matematikako 6 problema ebazteko, eta haiekin joan ziren irakasle eta senideek Mendillorriko Gordailuetara bisita esklusiboa egin ahal izan zuten, bi entretenigarri Scape Roomekin dibertitu ziren: “Bandera olinpikoaren lapurreta” eta “Quintana Hotela. Errepublikatik Frankismora ” edo” Emakume zientzialariak” erakusketaz disfrutatu zuten.
