HELSINKI

Gaur da gure bigarren eguna Helsinkin! Atzo Sotunkiko zentroa (Lower and Upper Secondary School) bisitatu ahal izan genuen eta zenbait klasetara joan ginen. Beste heredaddeberganzo batzuetako lankideak ezagutu ditugu. Haiekin esperientziak partekatuko ditugu, eta asko ikastea espero dugu!



Gaur gure institutua aurkeztuko diegu ikastaroan parte hartzen duten gainerako herrialdeei, eta Belgika, Alemania, Polonia, Portugal eta Italiako institutu eta ikastetxe batzuk nolakoak diren ezagutuko dugu. Gure aurkezpenean nola antolatzen den ikastetxea, zer hizkuntza-eredu ditugun eta nolako proiektuak eta jarduerak egiten ditugun esango diegu. Gainera, ideia asko hartzea espero dugu, Lizarrara eraman ahal izateko. Kontatuko dizuegu!




Bea Helsinkira iritsi da eta gu Lizarrara itzuliko gara. Oso aste bizia izan da, eta Finlandiako hezkuntza-sistematik eta gure ikaskideengandik partekatu eta ikasi ahal izan dugu. Denborak hegan egin du eta esperientzia oso aberasgarria izan da. Orain zuekin partekatu ahal izatea espero dugu.









Batzuk bueltan eta beste batzuk ailegatzen. Gure lankidea Beatriz esperientziaz gozazten dago.
DANIMARKA


Gaur da gure laugarren eguna Egedal Gymnasiumen. Irakasle daniarrek bere klaseko ateak ireki dizkigute eta gaur ere astean behin egiten duten ikasle eta irakasleen batzarra ikusi ahal izan dugu.