Ondorengo estekan 2021-2022 kurtsorako ate irekien eta aurreinskripzioaren inguruko informazio guztia daukazue.
BERRIAK
DBH 4 ikasbidaia Bartzelonan
Pasa den apirilaren 19tik aitzina, D ereduko DBH 4ko ikasleen txanda izan da Bartzelonara ikasbidaian joateko. Lehenago AG ereduetako ikaskideek bezala gozatu dute hiri honen aniztasunarekin. Sant Jordi atejoka izanik, hiria galaz jantzita aurkitzeko aukera izan dute. Liburuak beste jarduera batzuengatik trukatu dituzte: paintball, hondartza, Rambla, gotikoa, Gaudi, Port Aventura… atsedenik hartzeko aukerarik ere ez dute izan. Frogarik ikusi nahi?
TXUS EGUÍLAZ – RITMO Y TXUS EGUILAZ – GORPUTZAREN ERRITMOA ETA PERKUSIOA
Matematikako Olinpiada
Viena Erasmus+ ikastaroa
Apirilaren 15etik 20ra bitarteko astean, gure irakasle Cristina Anton Viena hirian (Austria) izan zen Erasmus+en, ikasgelak inguru inklusiboak izateko diseinuarekin lotutako formakuntza ikastaro bat egiten (Designing Inclusive Learning Environments to Support all Students). Europako beste ikastetxe batzuetako irakasleak ezagutzeko eta aniztasunari arreta nola lantzen duten ikasteko aukera izan zuen. Eskerrak eman Europass Teacher Academy (@eu_teacheracademy) bere profesionaltasunagatik eta antolaketa onagatik.
Gurs irteera
1. batxilergoko ikasleak Gurseko kontzentrazio-esparrua, bere garaian “Camp des basques” bezala ere ezagututa, eta bere historia gertutik ezagutzera joan dira. Bertan, haren gurasoak Gursen errefuxiaturik zeudela elkar ezagutu zuten Raymond Villalbak ondo baino hobeto kontatu digu nolakoa zen egoera Gurseko kontzentrazio-esparruan 1939-1945 urteen bitartean. Gainera, Hannah Arendt filosofoa bertan egon zen ere.
Horrez gain, gaur ospatu den Gursen egon ziren nafartarrei egindako omenaldian egon gara ere. Oso hunkigarria izan da eta gure ikasleek irakurri zein aurreskua dantzatu dute. Mila-mila esker Memoria Historikoaren Institutuari zein hizlari guztiei aukera hau emateagatik. Gure lurraldeko historia gertutik ezagutzeko oso aukera aberasgarria izan da! Amaitzeko, Gerardo Lizarraga nafartar margolariaren obrak ezagutu eta Navarrenx zein Mauleon herriak bisitatu ditugu ere.
Erasmus+ Holanda
Apirilaren 8tik 12ra, gure irakasle Raquel Azanza Herbehereetako Singelland Burgum herrian izan zen Erasmus+en, job shadowing bat egiten, Holandako hezkuntza-sisteman hizkuntzak nola irakasten diren ikusteko. Bigarren Hezkuntzako hiru ikastetxetan eta Lehen Hezkuntzako batean egoteko aukera izan zuenez, esperientzia oso aberasgarria izan da. Eskerrik asko @singelland.burgum klaustro guztiari bere.
Lumbier irteera
Lizarrako araztegia bisitatzea 3. DIVER – UCE
Joan den apirilaren 15ean, dibertsifikazioko 3. mailako eta EHKBko Osasun Tailerra ikasgaiko ikasleek Lizarrako araztegia bisitatu zuten. 10:00etan, Mankomunitatearen instalazioak bisitatu zituzten, eta hondakin-uren fase eta tratamendu desberdinetatik igaro ziren, erabat garbitu eta berriro gure ibaietara iritsi arte. Ikasleak jabetu ziren ez zela hondakin desegokirik isuri behar harrasketan, komunetan, estoldetan…, eta eguneroko ur-gastuaren gehiegikeriaz hausnartu behar zela. 12:00etan, uraren analisia egin zuten lautadetan, eta erreaktiboak erabili zituzten hainbat alderdi baloratzeko (oxigenoa, PH…). Gure uraren osasungarritasuna baloratu zuten, eta balio egokiekin atera zen. Azken batean, gure ingurumena zaintzeko kontzientziazio-jardunaldi bat, eta bereziki garapen jasangarriaren 6. helburuko lana: “Uraren eta saneamenduaren eskuragarritasuna eta kudeaketa iraunkorra bermatzea guztiontzat”, NBEren 2030 agendaren arabera, erronka handia.