“Musikariak ikastetxeetan” programaren barruan, apirilean eta maiatzean zehar lau musikari etorri zaizkigu ikastetxera: Aguxtin Alkhat, Maia Iribarne, Maria Rivero eta Eñaut Elorrieta. Osotara bina saio eskaini dizkiete A zein D ereduetako DBH 3ko, DBH 4ko eta 1. Batxilergoko taldeei. Saio horietan, musikarien sormen prozeusa eta euskal musikaren egoera ezagutzeaz gain, haien kantuez zuzenean gozatzeko aukera izan dute gure ikasleek.
BERRIAK
Film Laburren Jaialdia
Musika 3.DBH
3.DBHn Mendebaldeko musikaren historia eta bilakaera ezagutu dugu, europarra alegia. Baina, ezin da ikasturtea ezta gaia bukatu gure hurbileko musika modernoaren bilakaera nondik norakoa izan den jakin gabe.
Euskal kantagintza berria ezagutu dugu, kontextuan jarri, nola eta zergatik sortu zen eta zeintzuk izan ziren Ez dok hamairu sortu zuten haiek. Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Benito Lertxundi…
Hauen atzetik, mundu mailan indarrarekin sartu ziren musika tresna elektrikoek bere eragina izan zuten gure musikan ere. Langabezia, drogak, politika zurrunbiloa, eta gazteriaren errebeldiak sortutako musika mugimendu anitza, prentsak, hiru hitzetan etiketatu zuen: «euskal rock erradikala».
Gure ikasleek, gure historio urbil hau aztertu eta gero, musika departamentua grabazio estudio gixa muntatu eta irakaslea teknikari lanetan, pista ezberdinetan klasean muntatutako kanta bat grabatu zuten. Abestiari indarra emateko, taldeka bildu eta euskal talde horietako batzuek aukeratu eta poster informatiboak sortu zituzten.
Guzti hau, ondorengo bideoetan ikus-entzun dezakezue.
Irratia dibertsifikazio 3. eta 4. mailetan
3-4. Diberreko ikasleekin Musikako irakasgaian, XX. mendeko musika modernoaren garapena landu dugu. Alan Lomax Louisianan barna grabazioak egiten aritu zenetik gaur egungo musika elktronikora iritsi arte.
Orain gutxi arte, musikaren zabalkunderako mediorik erabiliena irratia izan zenez, hau aukeratu dugu gure proiektu amaiera gixa.
Hamarkada ezberdinetako musika estilorik garrantzitsuenak aukeratu eta Band Lab studio programara abiatu gara. Bertan, ikasleek beren sarrera musikala sortu, ahotsak grabatu, editatu eta estiloari dagokion kanta bat txertatu dute.
Ea zuen gustukoa izaten den!
Hemen entzun.
- 0’00’’ SARRERA
- 1’10’’ ELECTRIC BLUES
- 3’25’’ ROCK
- 6’30’’ HEAVY METAL
- 9’35’’ FUNKY
- 11’44’’ TECHNO
- 13’40’’ AGURRA
Zirkulazio Heziketa – Ega Ikagela
Agustin Arrieta Urtizberearekin topaketa
Aurreko ostiralean, Agustin Arrieta Urtizberea filosofo eta idazle euskalduna gurekin izan genuen. Topaketa honetan, lehenik eta behin, bere ibilbidea filosofo bezala azaldu zigun: zergatik hautatu zuen hori ikastea, zer gaineratzen dion filosofiak, bere liburuak… Ostera, 1. batxilergoko ikasleek galdera ezin interesgarriagoak egin zizkioten. Bertan, Sokratesek Antzinako Grezian egiten zuen legez, harekin dialogoaren bitartez filosofatzen ibili ginen. Filosofia oso bizirik dirau!
Mila esker Agus, plazer hursa da zu gurekin izateak!
Oculta responsa, Filosofiaren inguruko scape room eramangarria:
Aste honetan, “Oculta responsa” filosofiaren inguruko “scape room” eramangarria izan dugu gure zentroan. Modu honetan, 1. eta 2. mailako batxilergoko ikasleek arlo honen inguruan dituzten ezagutzak praktikan jarri dituzte kooperatzen eta ondo pasatzen zuten bitartean. Aukera paregabea izan da gure pentsamendu kritikoa lantzeko eta enigma argitzeko!









