Badugu hemen 1.Batxilergoko ikasleek IKT irakasagaian egiten duten Film Laburren Jaialdiaz disfrutatzeko eguna.
Guztiok gonbidatuta zaudete emanaldira eta ondoren egingo den sari banaketara.
Itxaroten zaituztegu.
3.DBHn Mendebaldeko musikaren historia eta bilakaera ezagutu dugu, europarra alegia. Baina, ezin da ikasturtea ezta gaia bukatu gure hurbileko musika modernoaren bilakaera nondik norakoa izan den jakin gabe.
Euskal kantagintza berria ezagutu dugu, kontextuan jarri, nola eta zergatik sortu zen eta zeintzuk izan ziren Ez dok hamairu sortu zuten haiek. Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Benito Lertxundi…
Hauen atzetik, mundu mailan indarrarekin sartu ziren musika tresna elektrikoek bere eragina izan zuten gure musikan ere. Langabezia, drogak, politika zurrunbiloa, eta gazteriaren errebeldiak sortutako musika mugimendu anitza, prentsak, hiru hitzetan etiketatu zuen: «euskal rock erradikala».
Gure ikasleek, gure historio urbil hau aztertu eta gero, musika departamentua grabazio estudio gixa muntatu eta irakaslea teknikari lanetan, pista ezberdinetan klasean muntatutako kanta bat grabatu zuten. Abestiari indarra emateko, taldeka bildu eta euskal talde horietako batzuek aukeratu eta poster informatiboak sortu zituzten.
Guzti hau, ondorengo bideoetan ikus-entzun dezakezue.
3-4. Diberreko ikasleekin Musikako irakasgaian, XX. mendeko musika modernoaren garapena landu dugu. Alan Lomax Louisianan barna grabazioak egiten aritu zenetik gaur egungo musika elktronikora iritsi arte.
Orain gutxi arte, musikaren zabalkunderako mediorik erabiliena irratia izan zenez, hau aukeratu dugu gure proiektu amaiera gixa.
Hamarkada ezberdinetako musika estilorik garrantzitsuenak aukeratu eta Band Lab studio programara abiatu gara. Bertan, ikasleek beren sarrera musikala sortu, ahotsak grabatu, editatu eta estiloari dagokion kanta bat txertatu dute.
Ea zuen gustukoa izaten den!
Hemen entzun.
Aurreko ostiralean, Agustin Arrieta Urtizberea filosofo eta idazle euskalduna gurekin izan genuen. Topaketa honetan, lehenik eta behin, bere ibilbidea filosofo bezala azaldu zigun: zergatik hautatu zuen hori ikastea, zer gaineratzen dion filosofiak, bere liburuak… Ostera, 1. batxilergoko ikasleek galdera ezin interesgarriagoak egin zizkioten. Bertan, Sokratesek Antzinako Grezian egiten zuen legez, harekin dialogoaren bitartez filosofatzen ibili ginen. Filosofia oso bizirik dirau!
Mila esker Agus, plazer hursa da zu gurekin izateak!
Aste honetan, “Oculta responsa” filosofiaren inguruko “scape room” eramangarria izan dugu gure zentroan. Modu honetan, 1. eta 2. mailako batxilergoko ikasleek arlo honen inguruan dituzten ezagutzak praktikan jarri dituzte kooperatzen eta ondo pasatzen zuten bitartean. Aukera paregabea izan da gure pentsamendu kritikoa lantzeko eta enigma argitzeko!










Psikologiako hautazkoan, 2. Batxilergo Hko ikasleek, gaixotasun zein nahasmendu mental ezberdinen inguruko podkastak (“Psikokast”) ekoitzi dituzte. Beti egiten duten legez, ezin modu arduratsuagoan egin dute lan oso emaitza interesgarriak lortuz. Zorionak ekipo, oso harro nago egindako lanaz. Benetan galduko al dituzu? Hurrengo estekan entzun ahal dituzu: https://padlet.com/npurrodiez/psikokast-fqbzaae7mmrd2dtp (QRa eskaneatu dezakezue ere).






