OTSAILAREN 26EAN FRAY DIEGO KULTUR ETXEAN ARRATSALDEKO 19:00ETAN EGINGO DIREN HITZALDIAK

Duela egun batzuk, batxilergoko Teknologia eta Ingeniaritza ikasten ari diren ikasleak Bilatortako RENOLIT enpresara joan ziren bizikletaz, Lizarra-Bilatorta lotzen duen txirrindula ibilbidea erabiliz. Bertan enpresaren ekoizpen- eta kudeaketa-sistema erakutsi ziguten, oso interesgarria dena; ekoizpen gunean Victor-ekin egon ginen (bai euskaraz eta gazteleraz), Marijoserekin ekonomia zirkularrari eta plastikoen zergari buruzko informazioa interesgarria jaso genuen, eta Elenarengandik berriz arreta eta antolaketa guztia.
Eskerrik asko guztioi, Lizarraldeko enpresa erreferenteetako bat ezagutzeko aukera emateagatik. RENOLIT bideoa










Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatua, beste urte batez Txus Eguilaz izan dugu Institutuan 1. Batxilergoko ikasleriarekin. Dantzen beste ikuspegi bat emateko helburuarekin, erritmoa, gorputzarekin perkusioa lantzeko teknikak erakutsi dizkigu eta martxoan egingo dugun ekitaldirako gomendioak eman dizkigu.



Latineko ikasleak Saturnalia bereziak ospatzen ari dira, eta erromatarren garaian bezala, xenia delakoak
ari dira trukatzen.
Saturnaliak, Saturno jainkoari eskainitako jaiak, abenduaren 17tik 23ra ospatzen ziren. Neguko
solstizioarekin bat eginez, urtaro ilunaren bukaera ospatzen zuten egun horietan, eta horretarako,
kandelak eta zuziak pizten zituzten. Ongi pasatzeko egunak ziren; oturuntzak, dantzak, prozesioak eta
lagunekin opariak trukatzeko aukera zegoen. Opariari aipu literarioren bat gehitzen zioten, balio erantsia
emanez.
Libertinaje eta transgresioz beteriko errituak ziren, egun batzuetan ordena sozialaren urreketa
ahalbidetzen zutenak
Beraz, Io Saturnalia guztiontzat!


Azaroaren 28an, ostiralean, AG ereduko DBHko 2. mailako ikasleak Fournier Karta Museora joan ginen. Kartak sortu zirenetik erabilitako inprimaketa teknika desberdinen bilakaera eta haien historia ezagutu genuen. Eguraldi hotza izan arren, Vitoriako mural batzuetatik paseotxo bat ematea ere lortu genuen.