BERRIAK
Yayacleta gidatzeko kurtsoa
Emakumeen zapalkuntza Guinea Bissaun
Aurreko ostegunean, @dunia_musso elkarteko kide den Fátima Djarra Sani gure artean egoteko aukera paregabea izan genuen. Fatima, Guinea Bissaun jaioa, ondo baino hobeto daki zein den emakumeek eskualde horretan jasaten duten zapalkuntza. Hain zuzen ere, txiki-txikitatik ablazioarekin berarekin hasi eta bizitza osoan zehar dirauena (ablazioari biziraunez gero, noski). Gauzak horrela, aurreko eguneko hitzaldian, Dunia Musso elkarteak Guinea Bissaun ablazioarekin amaitzeko zein emakumeak ahalduntzeko egiten dituen ekintzen berri eman zigun. Mila esker aukera honengatik @djaraactivista_mgf! Gai honekin, helburu bakarra dugu gizarte moduan: emakumezkoen ablazioarekin zein edozein zapalkuntza motarekin mundu osoan amaitzea.
Saski solidarioak
Lizarraldea BHIn formulak eta musika ikasteaz gain, gehien behar duten pertsonekiko enpatia lantzen dugu. Nola? Gabonetako saskiak egiten ditugu eta lortutako etekinak GKE desberdinekin partekatzen ditugu beraien kausa eta beharra sustatuz. Otsailaren 21ean BEhar Bidasoa, SOS Himalaya, Benin eta ANASeko kooperanteek bisita egin ziguten beraien proiektuen inguruan hitzegiteko. Eskerrik asko zuen lanagatik!
Las Eretas eta Andelosera ateraldia
Erakusketa – Guinea Bissaun ematen den emakumezkoen ablazioa
Dunia Musso elkarteko erakusketa gure zentroan erabilgarri dugu gaurtik aurrera. Aurreko hori, Guinea Bissaun ematen den emakumezkoen ablazioaren inguruko egoeraz informatzea du helburu. Horretarako, datu kezkagarri eta latz ezberdinak emateaz gain, emakumezko ezberdinen testigantzak ditugu ere. Mila esker @dunia_musso gure ikasleak kontzientziatzeko aukera hau emateagatik.
Gure irakasleak Europan ikasten
Aita Mari erreskate ontzia
Iragan astelehenean DBH3ko ikasleek SMHko (Salvamento Marino Humanitario) kideen bisita jaso dute. Hauek Mediterraneoan egiten duten lanaren berri eman digute eta Aita Mari ontzian erreskateak nola egiten dituzten ikusi ahal izan dugu. Bide batez, migratzen duten pertsonek egin behar izaten duten bidea eta bizi dituzten hainbat egoerei buruzko gogoeta egiteko ere balio izan digu.








































