Hemen entzun dezakezue Biologia eta Geologia saileko Elisa Gómez irakasleari, Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna dela eta egindako elkarrizketa.
BERRIAK
ERASMUS+, zorioneko gaude!!!
Erasmus+ (2023-2027) akreditazioa eman digute. Urte hauetan, gure ikasle askok egonaldi laburrak eta luzeak egin ahal izango dituzte Europar Batasuneko hainbat herrialdetan. Informazio gehiago emango dizuegu…
HITZALDIAK – DYA TAILERRA
DBHko 4. mailako ikasleek Nafarroako DYAko mediku-taldearen anbulantzia medikalizatuaren bisita izan dute 2 orduko tailer-hitzaldi batean. Tailer honetan, Gorputz Hezkuntzako saioetan landutako kontzeptuak indartu dituzte, hala nola, BAS, BBB eta Heimlich-en maniobra, eztarri-trabatze baten aurrean, bai eta hainbat istripuren aurrean jarduteko protokoloak ere. Ikasleek maila praktikoan lan egin dute, eta arlo horretako osasun-profesionalen esperientziaz gozatu dute.







Erasmusen lankidetza Alloko La Cruz ikastetxean
Ingurumenaren hobekuntza ezagutzea eta horren alde lan egitea da ikastetxe askoren proposamena. Erasmus Proiektuaren barruan: “Belaunaldiak Pedaleatzen Inklusioaren eta Ekintza Klimatikoaren alde”, otsailaren 7an eta 9an, gure ikastetxeak La Cruz de Allo ikastetxeko ikasleen bizikleten informazioan eta prestaketan lagundu du. Alloko ikastetxe publikoak proiektu bat du ikasleekin Alloko ingurunea ezagutzeko, QR informazioarekin. Tierra Estella-Lizarraldea BHIra laguntza eskatu ziguten, ikasleen artean bizikletaren erabilera sustatzeko. Hara joan zen gure boluntarioa, baita ANASAPSekoa eta Miguel Arrastia mekanikaria ere, gure lankide ohi Cristina Pinillosekin batera, bizikleta hobeto ezagutzeko eta konpontzen laguntzeko. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleak joan ziren proposatutako jarduerara. Estalkia desmuntatzen ikasi zuten, kamera bat aldatzen, katea koipeztatzen, balaztaren zirga aldatzen eta zapata berriak jartzen. Esperientzia oso aberasgarria izan zen eta Migueli esker, bere hurbiltasunarekin eta kasuan kasuko prozedura azaltzeko erraztasunarekin lotu eta ilusionatu egin zuen. Equipo ERASMUS Seguimos pedaleando y dibujando sonrisas.
Herri inauteriak eta Santa Ageda
Otsailaren hasieran herri inauteriak eta Santa Ageda ospatu ditugu ikastetxean. Otsailaren 2an, herri inauteriak zirela eta, Lizarrako ikazkin-dantza, Lantzeko zortzikoa eta polka dantzatu ziren eta ausartenak mozorrotu eta guzi egin ziren. Otsailaren 5ean, berriz, Remontival ikastetxeko ikasleen bisita jaso genuen, eta elkarrekin abestu genuen Santa Ageda eguna zela eta.






Lizarrako Araztegia
Pasa den asteko ostiralean, Lizarraldea BHI institutuko DBHko 2. mailako ikasleak Lizarrako araztegia bisitatu zuten Fisika eta Kimikako mintegiak antolaturiko irteera batean. Bertan ikasleek ura arazteko prozesua bertatik bertara ikasi ahal izan zuten. Horretaz gain, uraren erabilera arduratsuaz eta norberak duen hondakinekiko erantzunkizunaz ere ikasi zuten



“Los Chicos del Coro” berbisitatzen, aurten ere!
Joan den ostiralean frantses ikaslegoak dena eman zuen Kubon! Remontival eskolako haurren aurrean; hain zuzen ere frantses extraeskolarra duten eta Silveria beraien irakaslearen aurrean. Denek abestu zuten, “Los Chicos del Coro” bezala, eta talderen batek koreografia (“Ego” Willy Wiliam abestiak lagunduta) edo modaren desfilea egiten ausartu ziren (“Sapés comme jamais” Maitre Gims abestia entzunda). Oh là là! Festa bukatzeko, txikiekin batera “Coeur” (Zoe Clauzure) abestu zuten.




















