Atzo, maiatzak 3 asteazkena, Lina El Kahan DBH F-ko 1. mailako ikasleak Nafarroako letreiatze finalean (Spelling Bee Final) parte hartu zuen gure institutua ordezkatuz. Oso harro gaude zure parte-hartzeaz! CONGRATULATIONS! Finalarekin lotutako albiste bat esteka honetan kontsulta dezakezue: https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2023/05/04/robar-no-el-acero-567220-300.html
BERRIAK
Ikas Bidaia Bartzelona (4.DBH)
Ikasbidaia 2023 – 4DBH:
1. Eguna: Güel Parkea + Bartzelona zentroa
2. Eguna: Ibilbidea Bartzelona modernistatik + Familia Sakratua + Hondartza
3. Eguna: CosmoKaixa + Arratsalde librea Bartzelonatik
4. Eguna: Camp Nou + Gymkhana
5.Eguna: Port Aventura eta buelta
Primerako egunak pasatu ditugu zuen alboan. Mila esker zuen jarrerarengatik zein konpainiarengatik. Emozioz betatako bidaia izan dugu!
Musikalak
Batxilergoko 1. mailako ikasleak eta San Jerónimo eta Santo Domingo egoitzako lagunak elkartu ziren aurreko asteazkenean. Bertan emozioak, sentimenduak, irribarreak eta lankidetza izan ziren nagusi. Egoiliarrak institutura etorri ziren Batxilergoko 1. mailako ikasleek Gorputz Hezkuntza egindako musikalak ikusi eta disfrutatzera. Goiza gure ikasleekin batera dantzan amaitu zuten. Gure ikasleen lana eskertu eta hurrengo ikasturtean itzultzeko asmoa agindu zuten. Generazioen arteko jarduerak oso beharrezkoak dira gure ikasleentzat.








Irteera: “Ega ibaitik paseoa”
Astelehenean Apirilak 24an. DBH3ko bi ereduko ikasleak egin zuten, Geografiako ikasgaian ibilaldi bat Valdelobostik Lizarratik irteten eta Arbeizan bukatzen. Jarduera honetan, ikasleeek egin zuten Gymkana fotografiko bat lehen sektoreari buruz aprobetxatzen Lizarrako zonalde batzuetan han dauden soroak eta laborantzak.





Irteera: “Lizarra monumentala”
LIZARRALDEKO ZENTROEN ARTEKO XAKE TXAPELKETA
Apirilaren 4an, Lizarraldea BHIn, Lizarraldeko ikastetxeen arteko xake txapelketa ospatu zen. Mendabiako Joaquín Romera DBHIko, Vianako “Del Camino” DBHIko eta Lizarrako Lizarraldea BHIko ikasleek parte hartu zuten.
Instituto anfitrioiak irakasle eta ikasle bisitariei logoa zuten kamisetak eta gozokiak oparitu zizkien parte-hartzaile guztiei. Vianatik txokolatea eta oso ezagunak diren galletak ekarri zituzten, eta Mendabiatik, berriz, herrian ontziratutako produktuak.
Talde irabazleak txokolatezko eta gominolazko “Pazko Arrautza” goxoak irabazi zituen sari gisa, eta gainerako partaideen artean gozokiak banatu ziren.

SAHARA
Lan izugarriak egin dugu eta hementxe etekinak, 400kg laguntza material baino gehiago daramagu Tindufera. Eskerrik asko denei, gure berri izango duzue. Saharara iristeko irrikitan! Milesker zuen eskuzabaltasunagatik.


Apirilak 7. Gure lehenengo eguna El Aaiunen. Lehen hartu-emana, familiak ezagutu, bere ohiturak. Ramadanen gaude eta baraua eten genuen lehen aldiz.





“Spelling Bee”-ko finala
Pasa de asteazkenean, apirilak 5, ospatu zen Lizarraldea BHIko Spelling Bee-ko finala (ingelesezko hitzak letreiatzean datza). Zorionak finalera pasatzea lortu duten ikasle guztiei eta, bereziki, Lina El Kahani (1F). Bera izan da irabazlea eta datorren maiatzaren 3an Iruñeko Planetarioan ospatuko den Nafarroako finalean ordezkatuko gaitu. Congratulations, Lina!