BERRIAK
Yayacleta
Ikasturtea amaitzen ari gara eta horrekin yayakletekin egiten ari garen paseoak. Gaurko egunean, ekainaren 27an, asteartea, Fina eta Bene Lizartarrekin ongi pasatu dugu. Finak eta Benek, 86 eta 90 urte dituzte, eta haien historioak kontatu dizkigute. Fina, bere biloba Anderrez mintzatu da, Instituko ikasle ohia eta Matematikako Olimpiadak irabazi zituena. Bene aldiz, bere senarrak, José, Lizarrako herriaren eta Izarrako Kirol Elkartearen inguruan idatzi dituen liburuez mintzatu zaigu. Paseoan, lagun askorekin egin dute topo, aspaldi ikusi gabeko lagunekin, eta Benek Lizarrako kaleetan paseatzeaz asko disfrutatu du. Urteak zeramazkin kale hauetatik ibili gabe.
“Ager Vasconum” literatur lehiaketan irabazle
Gure ikastetxeko bi ikaslek Ager Vasconum literatur lehiaketan lehen saria irabazi dute narrazioen modalitatean.
Ager Vasconum Literatura Lehiaketak baditu sarituak, gure ikastetxeko DBH3ko ikasle den Oier Martinez Laboreriak ILUNTASUNA LEKUNBERRIN izeneko lanarekin irabazi du DBH3-4 kategoriari dagokion saria eta DBH1-2koan aldiz, gure DBH2ko ikasle den Ura Vergara Aguirrek ILARGI BETEKO GAUAK narrazioarekin. ZORIONAK biei! Sari Banaketa ekitaldia ekainaren 24an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Tafallan izan da. Bertan seigarren edizio honetan sarituak izan diren gazteetaz gain Nerea Del Frago abeslari tafallarrak kantu batzuk abestu ditu.





Rasillo urtegira txangoa 1DBH
Euskara taldea
Donibane Garazira irteera
Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu eta gero, Donibane Garaziko Citadelle kolegioko ikasleak Lizarrara etorri ziren maiatzean eta ekainaren 15ean guk itzuli genien bisita. Garaziko herria ezagutzeaz gain, ikastetxean egin dituzten proiektuak ezagutu ahal izan genituen eta elkarrekin kantuan, dantzan, eskupilotan eta jolasean aritu ginen. Euskarari esker Lizarra eta Garaziren arteko zubia indartu dugu aurten ere. Egun paregabea zalantzarik gabe!
YAYAKLETA PASEOAK
Gure ERASMUS GenCy4I&ClimA proiektua handitzen jarraitzen du.
Zirrara handiarekin aste honetan San Jeronimo erresidentziako bizilagunekin paseoei hasiera eman diegu.
Astelehenean, ekainak 12, 77 urteko Maria Jesus eta 87 urteko Maritxurekin paseoan egon ginen eta izozki banarekin disfrutatu zuten bidaiaz. Gorputz Hezkuntza departamentuko Libia Lara, Cristina Pinillos eta Aroa Fernández izan ziren gidariak.
Asteartean, ekainak 13, Marta Pascual (GH irakaslea), Leire Alcalá (ANASAPS) eta Miguel Arrastiaren laguntza jaso genuen eta 91 urteko Cristina eta 96 urteko Elena gozatu zuten paseoaz.
Asteazkenean, ekainak 14, Alberto Olagüeren (GH irakaslea) laguntzaz M.ª Cruz (79 urte) eta Margarita (92 urte) paseoan joan ginen. Eguraldi paregabea izan genuen eta Margaritak abesti batez girotu zuen paseoa.
Astea amaitzeko, Vitoria eta Felisa ahizpak (80 eta 88 urte) etorri ziren esperientzia honetaz gozatzera. San Migel auzoan geundelarik, bi ahizpen bizilagun izan zen Elmarekin egin genuen topo eta Lizarrako merkatua bisitatu genuen.
Oso esperientzia aberasgarria izan da ekintza hauetan parte hartu dugunontzat, pedalei eragiten eta irribarreak marrazten jarraitzen dugu.
Libia Lara (GH departamentu burua)







































