Frantses ikasleak Iparraldeko Donibane Lohitzune bisitatzeko aukera izan zuten, bere karriketatik paseatuz, bertako azoka gozatuz, eta rallye fotografiko at eginez.


















DBH 4. mailako tutoreok, ANASAPS-ekin (Nafarroako Osasun Mentaleko Elkartea) batera, hitzaldi batzuk antolatu ditugu gure ikasleak osasun mentaleko arazoak eragin dezakete egoeren inguruan kontzientziatzeko eta, horrela, gaixotasun hauek gure bizimoduan barneratu, normalizatu eta gure ikasleei laguntza eskaintzeko.
Maiatzaren 18tik 23ra “Generaciones Pedaleando por la Inclusión y la Acción climática” Erasmus proiektuaren nazioarteko lehenengo topaketa egin da Korellan. Alhama BHI eta Korellako biziklista elkarteak antolatuta lau instituto hartu dute parte Azambuja (Portugal), Waterford (Irlanda), Wodzisław Slaski (Polonia) eta gure Lizarradea BHI. Gurekin batera Cyclist.ie, Irlandako bizikletaren aldeko elkarteen plataforma, egon da.
Egun hauetan mugikortasun iraunkorrara, ekintza klimatikoa, belaunaldien arteko erlazioa eta, batez ere, parte-hartzaileen arteko elkarloturak bermatzeko jarduerak egin dituzte, gure ikasleen esperientzia aberastuz.
Ondo baino hobeto dakigu zenbaten beharra duten animalia elkarte babesleek elkartasun bilketez. Izan ere, zoritxarrez, egunerokotasunean hamaika abandonu jasotzen dituzte haien zentroetan. Horrexegatik beragatik, @egapeludos elkarte babeslearentzako eta @centro.canino.canbezuelos zentrorako elkartasun bilketa bat egitea pentsatu dugu zinez lagungarria izango zaielakoan.
Lagunduko haiek laguntzen? Bihotzez eskertzen dizuegu eta hemen kartel bat duzue ekarri ahal duzuenarekin: edozein ekarpen ongi etorria izanen da. Ekainak 13 arte duzue ekarpenak egiteko segituan zentroan jarriko ditugun kutxetan. Gainera, @remontivalipderedua @cp_remontival_pai parte-hartuko du ere.
MILA ESKER!
“Arte eszenikoen” entseguen bideoa, aurkezpena ekaianaren 6an izango da.
Alytus hirian Lituanian, Job shadowing egonaldiaren lehen eguna. Alytus Panemune Progymnasium lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako lehen mailako ikastetxean egongo gara .
Lituanian gaude “jobshadowing” proiektuan. Gaur hainbat ikasgeletan egon gara (gorputz-hezkuntza, matematika eta lituaniar hizkuntza), eta hainbat alderdi ikusteko aukera izan dugu hala nola, gelaren antolaketa, diziplinaren kudeaketa eta aniztasunari arreta. Bazkaldu ondoren, ikastetxeko hainbat kiderekin (zuzendaritza-taldea, orientatzaileak, PT irakasleak eta laguntzako irakasleekin) bilera izan dugu. Bertan Lituanian hekuntza- premiak dituzten ikasleei eskaintzen zaien arretaz, bizikidetzaren kudeaketaz eta metodologia berrieri (STEAM proiektuak) buruz aritu gara besteak beste. Gure denbora librean, herrialde honetan dauden aintzira eta baso zoragarriekin gozatzeko aukera izaten ari gara.







Gaur amaitzen da Lituaniako Alytus Panemune Progymnasium ikastetxean egin dugun egonaldia. Aste honetan Lituaniako hezkuntza sistema ezagutzeko eta gure lan egiteko ohitura eta moduak partekatzeko aukera izan dugu. Ačiū. Laster arte.






Atzo, maiatzak 3 asteazkena, Lina El Kahan DBH F-ko 1. mailako ikasleak Nafarroako letreiatze finalean (Spelling Bee Final) parte hartu zuen gure institutua ordezkatuz. Oso harro gaude zure parte-hartzeaz! CONGRATULATIONS! Finalarekin lotutako albiste bat esteka honetan kontsulta dezakezue: https://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/2023/05/04/robar-no-el-acero-567220-300.html