IES Tierra Estella – BHI Lizarraldea, klimaren Ituna Lizarrako udalan sinatu ondoren. DBH 1 mailako ikaslegoak, Proeducar – Hezigarri proiektuarekin eta Erasmus + proiektuarekin bat eginez, Ega ibaiaren urbazterrak garbitu ditu. Ekimen hau, Estella – Lizarrako Udalaren ingurugiroaren arloaren barne hartzen da. Institutuko Guraso Elkarteak hamaiketako batetara gonbidatu gintuen Los Llanos parkean.
BERRIAK
LITERATUR TOPAKETA
Orientazioa – 2.Batxilergoa
Martxoan zehar Batxilergoko 2. mailako ikasleak ikasketa orientazioko hainbat jarduera eduki dituzte. Martxoaren 2an Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Iruñeko Lanbide Heziketako zentruak (Donpaea, Osasun Eskola, Arteen Eskola eta Hezitzaleen Eskola) bisitatu zituzten. Bestalde, martxoaren 10ean Lizarraldea BHI-ko ikasle ohiekin topaketa bat eduki zuten, Batxilergoaren ondoren egindako ikasketak azaldu eta hain esperientzik partekatzeko.
Sahara – Hare Haizea
Gaur Patxi eta Lourdes etorri dira, Hare Haizea elkartetik, Urola Garaiko sharaui herriko lagunak. 25 kilo ezti eman dizkigute laster egingo dugun bidaian kanpamentuetara eramateko. Gainera, Saharako herriarekin lankidetzan izandako esperientzia luzeaz hitz egin digute, eta aholku ugari eman dizkigute. Eskerrik asko zuen ekarpenagatik eta bisitagatik!
Rebizicleta
1. eta 2. batxilergoko ikasleen irteera Iruñara
Martxoaren 17an, ostiralarekin, Nafarroako Geografia eta Historiako ikasleek, Espainiako eta Nafarroako Geografiako ikasleek eta Artearen Historiaren ikasleek Iruñea bisitatu zuten bi helburuekin: alde batetik, Nafarroako Museoa eta Nafarroako Artxibategi Orokorra ezagutzea, eta bestetik, Iruñeako hiri-planoa eta Katedrala ezagutzea.
Filosofiako olinpiada
Muga politikoek mundu justuago bat eraikitzen lagutzen dute edo eragozten dute? Galdera horri buruzko gogoeta egin zuten batxilergoko 133 ikasleek Nafarroako XI. Filosofia Olinpiadan. 2. batxilergoko gure ikasle Nadia Alcaldek akzesit bat jaso zuen gaiari buruz egindako disertazioagatik. Bertan, egungo globalizazioaren testuinguruan kantiar proposamenaren aldeko eta kontrako argudioak baloratu zituen.
Elkartasun bilketa: “Sahara proiektua”
Tierra Estella-Lizarraldea BHIk hainbat urte daramatza ANAS-Sahararekin lanean kontzientziazio eta diru-bilketa jardueretan. Ikasturte honetan, urtero egiten ditugun jarduerez gain, batxilergoko 1. mailako ikasle batzuek proiektu bat prestatu dute eta horren batnean, Aste Santuan, Tindoufeko errefuxiatuen kanpaleku batera bidaia egingo dute. 11 ikaslek eta 4 irakaslek hartuko dute parte. Hainbat biztanleria-sektorerekin (haurrak, emakume gazteak, ezinduak…) jarduerak egingo dituzte, eta hainbat material biltzen ari dira sahararrei emateko. Informazio gehiago karteletan.































