Ostegunean, otsailak 23, Elkartasun Saskiekin lortutako diru kopurua Gobernuz Kanpoko Erakundeetara bideratu zen Kuboan antolatutako jarduera batean. Gonbidatutako erakundeak ANAS, SOS Himalaya, Benin eta Behar Bidasoa izan ziren eta pozarren bueltatu ziren gure ikasleek eskainitako harrera eta lortutako diru kopuruarekin. Erakundeen proiektuak ezagutzeak gure ikasleengan hausnarketa sortzea lortu zuen. Horien artean ura sanetzeko makinak, eskolako instalakuntzak edota emakumeen enpoderatzea daude. Prentsari ere interesgarria iruditu zaio gure ekintza: estekak Diario de Navarra eta Diario de Noticias. Zorionak guztioi!











































