Joan den abenduak 22an, hainbat motatako ekintzak antolatu zituen zentroak gabonei ezin sarrera hobeagoa emateko. Besteak beste, “Spartan Race”, mihiluze, txokolatada… Primeran pasatu genuen!













Urtero egiten den moduan, dagoeneko zentroaren tradizio bilakatu baita, tutore bakoitzak, haren ikasleekin batera, gabonetako elkartasun saski bat osatu du. Ostera, talde bakoitzaren ikasleen artean zozketa egiteaz gain, saski guztien artean ere irabazle bat egonen da originaltasuna, jasangarritasuna eta produktuak baloratzen direlarik. Zein izanen da aurtengo irabazlea?
Esteka honetan bideo txiki bat duzue.
Lizarraldea BHIn xake erraldoi berria dugu. Animatzen al zarete bihar partida bat jolastera?
Hurrengo estekan pasa den 2022/12/22-an Lizarraldea BHI-n egin zen lehiaketaren bideo bat ikusi dezakezue.
Aste musikatua izan dugu ikastetxean!
Euskara Departamentuak antolatuta, asteartean 1.batxillergoko D ereduko ikasleek THIERRY BISCARYren bisita izan zuten. Bere ibilbide musikala azaltzeaz gain, bizitzarako hainbat aholku interesgarri eskaini zizkigun.Nork eta POParen erregina den Madonnarekin ibilitako musikariak!
Ateazkenean DBH3koen txanda izan zen, MIKEL MARKEZ abeslariak kantu, hitzez zein bideo bidez, euskal musikagintzaren ibilbidea azaldu zigun eta bere esku, altxor ederrak ikusi eta entzun ahal izan genituen.
Gaur egungo musika-eszena ulertzeko ezinbertzekoa!
Mila esker biei!