• Skip to main content
  • Skip to footer

IES Tierra Estella

Sitio web del IES Tierra Estella

  • HASIERA
  • INSTITUTOA
    • ZUZENDARIAREN AGURRA ETA ONGIETORRIA
    • XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
    • NORTZUK GARA?
    • ZER NAHI DUGU?
    • KOKAPENA ETA INSTALAZIOAK
    • ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK
    • LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
    • ESKAINTZA AKADEMIKOA
    • KONTAKTUA
  • IKASTURTEA
    • AZKEN ALBISTEAK
    • GARRAIOA
    • IKASLIBURUAK
    • USP
    • AZTERKETAK
    • IKASLEGOA – IKASGELA BIRTUALA
  • IDAZKARITZA
    • NOLA EGIN MATRIKULA?
      • MATRIKULA: DBH ETA BATXILERGOA
      • HELDUENTZAKO DBH
    • CL@VE
    • DATU PERTSONALEN ALDAKETA
    • DIRU LAGUNTZAK
    • IDAZKARITZA ORDUTEGIA
    • TITULUAK ETA ZIURTAGIRIAK
  • ESKOLA BIZITZA
    • PUBLIKOAREN SARIA
    • BIZIKIDETZA
    • BERDINTASUNA
    • ZUMAKE ALDIZKARIA
    • ARGAZKIEN ETA BIDEOEN GALERIA
    • HEMEROTEKA
    • GURASOEN ELKARTEA
    • PROIEKTUAK ETA BERRIKUNTZA
    • JARDUERA OSAGARRIAK ETA ESKOLAZ KANPOKOAK
  • ORIENTAZIOA
    • ORIENTAZIO AKADEMIKOA ETA PROFESIONALA
  • ERASMUS+

BERRIAK

22.KORRIKA!

Atzo 22.Korrika Lizarrara heldu zen eta LIZARRALDEA BHI bere kilometroa burutu zuen. Arratsaldeko 21:00k inguru Ekhiñe García Etxabe (DBH2.H) eta Xabier Etaio (2.ESO B) ikasleak lekukoa hartu zuten 22.edizioko 1326.kilometroa burutzeko.

Garapenerako Hezkuntza proiektu batean parte hartzea

Azken asteetan, Lizarraldea BHIko 3.DBHko ikasleek, Asociación Navarra Nuevo Futuro GKErekin batera Garapenerako Hezkuntza proiektu batean parte hartu dute. Proiektu honi esker, gazteak Haitiko errealitatera hurbildu dira, bertako historia, geografia eta kulturari buruz ikasten eta esperientzia-trukea sustatzeko hainbat jarduera partekatu dituzte gure kultura Haitira hurbiltzeko. Guztia IKUSARTEk grabatu du. Bideo baten bidez hemengo eta hango esperientzia kulturalak bilduko dira eta emaitza ikasturtearen amaieran aurkeztuko da institutuan.

ARTEEN BATXILERGOKO 1.ERAKUSKETA

Marrazketa departamentutik 1.mailako arteen batxilergoko lanak aurkezten dituen lehen erakusketa antolatu dute. Urbasa Aretoan dago eta ikastetxea irekita dagoen bitartean bisitatu daiteke, goizez eta arratsaldez.

Hurrengo estekan bieo txiki bat ikusi dezakezue.

1.DBH-ko ikasleen arroken erakusketa

DBH 1. mailako ikaslegoarekin egindako arroka mota ezberdinei buruzko erakusketaren prestakuntza.

burst

Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko zuzendari eta dibulgatzaile zientifikoaren bisita

Asteazken honetan, martxoaren 30ean, goizeko azken bi orduetan, Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko zuzendari eta dibulgatzaile zientifikoa, etorri da Lizarraldea BHIra. Helburua Batxilergoko 1. mailako ikasleekin hitzaldi-solasaldia egitea zen, “Sinesgaitza sinestea” izenburupean. Hitzaldi horrek pentsamendu kritikoa, eszeptikoa eta gogoetatsua zabaltzen du, eta hainbat sasizientzia eta sasi-teknologia kritikatzen ditu, hedapenerako erraztasun mediatikoa aprobetxatuz, irrazionalak direlako eta gizarte-arriskua dakartelako. Jarduera hau Filosofia Sailak antolatu du.

“PERU HARRI” MUSEOARI EGINDAKO BISITA LEITZAN

Martxoaren 25ean, Euskara Departamenduak antolatuta, Leitzara joan ginen goiz pasa, Iñaki Perurenak bertan duen museoa ezagutzeko asmoz. Oso bisita aktiboa izan zen, ikasleek denetarik egin baitzuten: Iñaki Perurenaren ibilbidea ezagutu bideo baten bidez, harriak jaso, soka-tiran aritu, museoa bisitatu, katapulta martxan ikusi, paseo bat eman Perurenak egindako margoak ikusiz eta abar. Leku zoragarri horretaz benetan gozatu ahal izan zuten.

Eñaut Elorrieta – “Musikariak Ikastetxeetan”

Martxoaren 23an Musikariak ikastetxeetan programaren eskutik, Eñaut Elorrieta musikariaren emanaldia izan genuen. Saioan euskal musikagintzaren ibilbidea azaltzeaz gain, bere hastapenak, iturriak eta ibilibidearen berri ere eman zigun. Emanaldia irudiz, bideoez eta zuzeneko kantuez kornitu zuen. Horrekin batera ikasleek euren galderak egiteko tartea ere izan zuten.

Danimarkan gaude!

Familiek ederki hartu gaituzte eta orain institutua, klaseak eta inguruneak ezagutzen ari gara. Gaur bidaiatxo bat egingo dugu Roskildera bere bikingoen museoa bisitatzeko eta hemengo historia ikasteko.

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Interim pages omitted …
  • Page 34
  • Page 35
  • Page 36
  • Page 37
  • Page 38
  • Interim pages omitted …
  • Page 58
  • Go to Next Page »

Copyright © 2025 IES TIERRA ESTELLA - LIZARRALDEA BHI
Diseño web por: EL ESTUDIO VERDE · WWW.ELESTUDIOVERDE.COM