Fisika eta Kimika departamentutik jarduera astronomiko bat antolatu zen atzo Lizarrako Hilobi Santuaren zelaian, gaueko 9: 30etan. Horretarako, “astronavarrako” kideak etorriko ziren, 4 teleskopiorekin.
BERRIAK
2.Batxilergoko ohore matrikulak
“Quien ríe el último, ríe mejor” – 3.PMAR Film motza
Lizarraldea BHI-ko 3.PMAR-eko ikasle eta irakasleak hurrengo film motza grabatu dute:
Donibane Garaziko Zitadela ikastetxeko ikasleekin elkartrukea
Ikasturte honetan zehar, DBH 1. G eta Hko ikasleek harremana egin dute Donibane Garaziko Zitadela ikastetxeko ikasleekin; eskutitzak elkar trukatu dituzte eta hortaz gain, Lizarra, Lizarraldea eta gure ikastetxea nolakoak diren azaltzen duen bideo bat bidali zieten Garaziko ikasleei. Azkenik, aurreko ostegunean Lizarrara etorri ziren eta elkar ezagutzeko parada izan genuen.
Goizean, harrera egin eta gero, elkar ezagutza jolasak egin zituzten eta beraien gutunkideari aurpegia jarri ahal izan zioten azkenik! Elkar ezagutzeko aukera izan zuten eta une ederrak igaro zituzten. Bukatzeko, abesti batzuk kantatu genituen elkar agurtzeko. Ikasleek izugarri ongi pasatu zuten eta badirudi euskarak lotzen dituen harreman hauek luzaro iraungo dutela.
Ayuntamiento de Estella / Lizarrako Udala


Nafarroako Spelling Bee finala
Bisita gidatua Lizarran
Gaur, Ingeles Komunikatiboa ikasgaiko ikasleek (DBHko 2. mailako A, B, C, D eta E taldeak) Lizarrako bisita gidatua eskaini dute joan nahi izan duten familientzat eta irakasleentzat. Hirian zehar ibili gara bi orduz, eta hainbat interesguneren historiaren berri eman digute. Oso interesgarria izan da, eta aurretik gida-lana egiteko egin duten prestakuntza eta ahalegina ikusi dira. Zorionak bisita gidatuagatik. Congratulations! Well done!





“Eduardo Sáenz de Cabezón” -ni elkarrizketa
Asteratean, maiatzak 3, Eduardo Sáenz de Cabezón matematikaria gurekin egon zen. Bigarren batxilergoko María Ancín, Noa Bacaicoa, Arturo Jiménez, Aimar Baquedano eta Mei Martínez de Salinas ondoren ikus dezakezuen elkarrizketa egin zioten. Zorionak ikasleei.
Erasmus+ martxan da
“Lizarraldea BHIren departamentuarteko egonaldia: bertze metodologia batzuk eta institutuaren ikuspegi europarra helburu” proiektua martxan da.
Gaur da gure bigarren eguna Helsinkin! Atzo Sotunkiko zentroa (Lower and Upper Secondary School) bisitatu ahal izan genuen eta zenbait klasetara joan ginen. Beste heredaddeberganzo batzuetako lankideak ezagutu ditugu. Haiekin esperientziak partekatuko ditugu, eta asko ikastea espero dugu!



Gaur gure institutua aurkeztuko diegu ikastaroan parte hartzen duten gainerako herrialdeei, eta Belgika, Alemania, Polonia, Portugal eta Italiako institutu eta ikastetxe batzuk nolakoak diren ezagutuko dugu. Gure aurkezpenean nola antolatzen den ikastetxea, zer hizkuntza-eredu ditugun eta nolako proiektuak eta jarduerak egiten ditugun esango diegu. Gainera, ideia asko hartzea espero dugu, Lizarrara eraman ahal izateko. Kontatuko dizuegu!
Informazio gehiago esteka honetan.























