• Skip to main content
  • Skip to footer

IES Tierra Estella

Sitio web del IES Tierra Estella

  • HASIERA
  • INSTITUTOA
    • ZUZENDARIAREN AGURRA ETA ONGIETORRIA
    • XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
    • NORTZUK GARA?
    • ZER NAHI DUGU?
    • KOKAPENA ETA INSTALAZIOAK
    • ERAKUNDE KOLABORATZAILEAK
    • LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA
    • ESKAINTZA AKADEMIKOA
    • KONTAKTUA
  • IKASTURTEA
    • AZKEN ALBISTEAK
    • GARRAIOA
    • IKASLIBURUAK
    • USP
    • AZTERKETAK
    • IKASLEGOA – IKASGELA BIRTUALA
  • IDAZKARITZA
    • NOLA EGIN MATRIKULA?
      • MATRIKULA: DBH ETA BATXILERGOA
      • HELDUENTZAKO DBH
    • CL@VE
    • DATU PERTSONALEN ALDAKETA
    • DIRU LAGUNTZAK
    • IDAZKARITZA ORDUTEGIA
    • TITULUAK ETA ZIURTAGIRIAK
  • ESKOLA BIZITZA
    • PUBLIKOAREN SARIA
    • BIZIKIDETZA
    • BERDINTASUNA
    • ZUMAKE ALDIZKARIA
    • ARGAZKIEN ETA BIDEOEN GALERIA
    • HEMEROTEKA
    • GURASOEN ELKARTEA
    • PROIEKTUAK ETA BERRIKUNTZA
    • JARDUERA OSAGARRIAK ETA ESKOLAZ KANPOKOAK
  • ORIENTAZIOA
    • ORIENTAZIO AKADEMIKOA ETA PROFESIONALA
  • ERASMUS+

BERRIAK

Azaroak 25

Azaroak 25

Aurten ere institutuak garbi adierazi du bere arbuioa emakumeenganako indarkeriaren aitzinean. Lehenik, elkarretaratze bat egin dugu patioan, eta horren ondotik, gure hiru ikaslek “Malo” kantua eskaini digute, modu hunkigarrian eskaini ere. Azkenik, 4. DBHko ikasleek Asun Casasolarekin egoteko aukera izan dute, eta Nagoreren amak alaba hil ondotik bizi izan dituen emozioen eta egoera berezien berri eman die ikasle horiei.

Lizarraldea BHIk Meninak saria jaso du, genero indarkeriaren aurkako eginkizunagatik.

Gaur, IES Tierra Estella-Lizarraldea BHIk Meninak 2021 saria jaso du, genero-indarkeriaren aurka egiten duen lanarengatik.

Erasmus+

Erasmus+

Zorionak Lizarraldea BHI!!!

Erasmus+ mugikortasun-proiektuetarako Europako diru-laguntza jaso duten Nafarroako bederatzi ikastetxeetako bat gara. 

Elkarri gauza aunitz partekatzea espero dugu.

EOIDNA B1 eta B2 Ingelesean izena ematea

Urriaren 6tik aurrera, IES Tierra Estella-Lizarraldea BHIko Ingeles Departamentuak prestakuntzarako klaseak eskainiko ditu, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ingeleseko B1 eta B2ko tituluak lortzeko.

Klaseak arratsaldez izanen dira, eta gure departamentuko irakasleek emanen dituzte. Klaseen prezioa sarturik dagoenez maila bakoitzaren azterketako matrikulan, ez du kostu gehigarririk izanen.

Bi mailak talde ezberdinetan banatuko dira, eta ikasleen onarpena honako irizpideei jarraikiz eginen da:

  • B1: asteazkena, 16:00-17:00.
    • Inskripizioaren ordenari jarraikiz, taldea osatu arte.
  • B2: asteazkena, 17:00-18:00.
    • Inskripzioaren ordenari jarraikiz, lehentasuna izanen dute 4. DBHko eta 2. batxilergoko ikasleek, zeren eta 1. batxilergoko A, G eta D ereduetako ikasleek aukera izanen baitute B2 prestatzeko goizeko ordutegian, talde espezifiko batean,

            Ikasleak berdin artatuko ditugu, eta arestian aipatutako harrerarako irizpideak ezarriko dizkiegu.

NUHEOko B1 eta B2ko azterketetan matrikulatzeko epea lehen ebaluazioan zehar jakinen dugu, ez baitute oraindik datarik igorri. Nolanahi ere, interesaturik dauden ikasleek ondoko formularioa bete beharko dute urriaren 4a baino lehen: enlace/esteka (https://forms.gle/wM13xjRAA9XEj8Gx7)

Adeitasunez,

Lizarraldea BHIko Ingeles Departamentua

Estella-Lizarra, 2021eko irailaren 23a

Ohone matrikulak 20-21

Atzo osteguna, ekainak 10, Lizarraldea BHI-ko ikasleei ohore matrikulak emateko ekitaldia egin zen. Ekitaldian ikasleak, beraien familiak eta ikastetxeko irakasle eta zuzendaritza taldeak egon ziren.

Plastika proiektua 4.DBH-n: “Patioa margotzen”

Hirugarren hiruilabetean zehar, 4.DBH-ko Plastikako ikasleak proiektu bat egin dute, zeinean gelak patiarekin ordezkatu duten. Patioan dauden lau zutabe margotu dituzte, justu zaborrontzia duten zutabeak, hauek markatzeko asmoarekin. Estilo ezberdinekin gai ezberdinak adierazi dituzte; natura, mitologia, ikastetxeko bidaiak edo positibotasunez betetako esaldiak. Emaitza oso polita geratu da, patiari kolerea ematen diolarik.

“Erdi Aroko Lizarra” txangoa

Lizarraldea BHI-ko PCA eta 2.DBH-ko ikasleak Erdi Aroko Lizarrara txango bat egin zuten.

Artajonako Setiora, Javier Taixéren abeltzaintzara eta La Mina eta El Portillo dolmenetara bisita

Lizarraldea BHI-ko 1.I, PCA, 2.PMAR, UCE1 eta UCE2 kurtsoetako ikasleak, Artajonako Setiora, Javier Taixéren abeltzaintzara eta La Mina eta El Portillo dolmenetara bisita

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Interim pages omitted …
  • Page 37
  • Page 38
  • Page 39
  • Page 40
  • Page 41
  • Interim pages omitted …
  • Page 58
  • Go to Next Page »

Copyright © 2025 IES TIERRA ESTELLA - LIZARRALDEA BHI
Diseño web por: EL ESTUDIO VERDE · WWW.ELESTUDIOVERDE.COM